GABONART 2025/2026 - Bilboko Gabonetako 43. Artisautza Azoka

Bilbao 2025(e)ko abenduaren 12(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 5(e)ra
  • GABONART 2025/2026 - Bilboko Gabonetako 43. Artisautza Azoka

Abenduaren 12tik urtarrilaren 5era bitartean ospatuko da Bilbon GABONART, Bilboko 43. Artisautza Azoka.

Areatzako Kaian izango da, ohiko lekuan.

Aurten, Gabonetako Bilboko Artisautza Azokaren 43. edizioa ospatuko da, GABONART markapean hamahirugarren aldiz. Ekimenak artisautza-sektoreari eta oro har publikoari eskaintzen dio merkaturatze aukera sendotua, Bilboko Gabonetako garai berezian.

GABONARTek tokiko turismoa eta merkataritzaren sustapen ekonomikoa bezalako alderdiak indartu nahi ditu.

ARBASO elkartearen helburua da artisauentzat negozio-aukerak sortzea, eta, aldi berean, artisautza herritarren artean ezagutaraztea eta zabaltzea.

GABONARTek Bizkaiko artisautza sustatzeko eta merkaturatzeko aukerak sortu nahi ditu, oparien eta kontsumoaren garai berezi honetan, Gabonetan.

Ordutegia:

  • 11:00 - 14:30 eta 17:00 - 20:30
  • Abenduaren 24 eta 31: 11:00 - 14:30
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean azoka itxita egongo da.

Correo electrónico:  artisautza@arbaso.com

Con la ayuda de  la Diputación  Foral  de Bizkaia    -    Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin

Mas información

Arbaso

Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2025(e)ko abenduaren 12(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 5(e)ra
  • LekuaAreatza

    Bilbao
  • Ikusi agenda Areatza, Bilbao

Non