Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: "Los yugoslavos"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Abenduak 12
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2025: "Los yugoslavos"

Los yugoslavos antzezlanaren hasieran, zerbitzari batek laguntza eskatuko dio bezero bati; beste bati animoak ematen entzun du, eta emaztearekin hitz egiteko eskatuko dio zerbitzariak. Izan ere, badirudi emaztea tristuran eta isiltasunean murgilduta dagoela. Zerbitzariak espero du bezeroak topatzea bere emaztearentzat aurkitu ezin dituen hitz salbatzaileak.

Emaztea, bere aldetik, mapa bat eskuan dabil hirian barrena, Los yugoslavos izeneko leku bat topatu nahian. Beste taberna bat izango da agian, non, beharbada, elkartu egiten diren jada existitzen ez diren herrialdeetan jaio diren pertsonak. Baina halako batean, neskatxa batek beste mapa bat eskainiko dio, haren maparen truke.

Los yugoslavos antzezlanak hizpide ditu maitasuna, tristura, leku baten bilaketa eta hitzek ematen duten itxaropena. Pertsonaiak, hitzak trukatzen dituzten bi gizon, eta mapak trukatzen dituzten bi emakume.

Juan Mayorga egile eta zuzendariak azaldu duenez: «gehien arduratzen nauen gaietako bat jorratzen du antzezlanak: guk hitzekin egiten duguna eta hitzek gurekin egiten dutena».

Emanaldi irisgarria entzumen edo ikusmen urriko pertsonentzat. Ekipo bat erreserbatu behar baduzu, lehiatilan edo gestionpublicos@vitoria-gasteiz.org

Sarrerak:

20. Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: irailak 16
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta iraleko 16ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Irailaren 17tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Fitxa artistikoa:

  • Artistak: Luis Bermejo, Javier Gutiérrez, Natalia Hernández y Alba Planas
  • Konpainia: Teatro de la Abadía
  • Egilea: Juan Mayorga
  • Zuzendaritza-laguntzailea: Ana Barceló

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTeatro de la Abadía
  • Data 2025(e)ko Abenduak 12
  • Ordutegia19:30-21:00
  • LekuaFélix Petite Antzokia
    Landaberde, 31
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa20 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Félix Petite Antzokia, Vitoria-Gasteiz

Non