"El efecto"

Basauri 2025(e)ko Abenduak 13
  • "El efecto"

Maiteminduta zaude edo dopaminaren deskarga handi bat besterik ez duzu? Ba al dago batere alderik? Bereizten al da ezertan zure egiazko “ni”-a eta garunean duzun saltsa neurokimikoa? Gisa horretako galderak dituzte buruan Connie-k eta Tristánek, maiteminduta daudela ohartzen direnean. Kontua da ez dakitela sentitzen duten konexioa benetakoa den edo antidepresibo berri baten ondorioa besterik ez. Boluntarioak dira entsegu kliniko-farmakologiko batean, eta bien arteko maitasun-harremanak dilema kezkagarriak eragingo dizkie beren mediku gainbegiraleei.

Antzerki-esperientzia bizi eta benetan estimulatzailea duzu Lucy Prebble-ren (Succesion seriearen sortzailea) El efecto. Maitasunaren jatorria eta etikaren mugak aztertzen ditu, sakon eta umorez, Juan Carlos Fisher-en (Prima facie, La madre...) zuzendaritzapean.

Fitxa artistikoa: 

  • Antzezleak: Alicia Borrachero, Elena Rivera, Itzan Escamilla, Fran Perea
  • Konpainia: Producciones Teatrales Contemporanéas
  • Egilea: Lucy Prebble
  • Moldaketa: Juan Carlos Fisher, Rómulo Assereto
  • Zuzendaria: Juan Carlos Fisher
  • Musika: Luis Miguel Cobo
 

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaProducciones Teatrales Contemporanéas
  • Data 2025(e)ko Abenduak 13
  • Ordutegia20:00
  • LekuaSocial Antzokia
    Nagusia, 2
    Basauri
    Web
  • Zenbatekoa20 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Social Antzokia, Basauri

Non