HABLARENARTE & CHRISTIAN FERNÁNDEZ MIRÓN: "MÚSICAS MEMORABLES"

Bilbao 2025(e)ko Abenduak 16
  • HABLARENARTE & CHRISTIAN FERNÁNDEZ MIRÓN: "MÚSICAS MEMORABLES"

Músicas memorables hablarenarte elkarteak eta Christian Fernández Mirón artista eta hezitzaileak elkarrekin sortutako belaunaldien arteko proiektu bat da. Ahozkotasuna eta herri-kantua ditu ardatz, eta musika tradizionala eta garaikidea lotzen ditu.

Orain arte, hiru emanaldi egin dituzte Espainiako estatuan, eta beste bat Txilen, Santiagon; eta Bizkaiara dator, orain, Bermeoko Neskatila eta Saregileen Elkartearen eta Ondarroako Neskatilen Elkartearen eskutik. Emanaldi hau maiatzean abiatu zuten, ahozko tradizioko laborategiekin; bertan, txikitako eta gaztetako oroitzapenak, kontakizunak, kantuak eta festa-giroko arratsaldeak partekatu dituzte emakumeek. Saio batzuk emakumeen languneetan bertan egin dituzte, non parte-hartzaileek partekatzen baitituzte beren esperientziak, kezkak eta lanbideari berari loturiko hainbat borroka.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko Abenduak 16
  • Ordutegia19:00
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematearekin)
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non