Doña Rosita la soltera o El lenguaje de las flores antzezlanak itxaropen edo espektatiben auzia jorratu zuen Federico García Lorcak. Bada, gai hori abiapuntu hartuta, XXI.mendeko maitasun-harremanak aurkeztuko dizkigu ditu beste lan honek, azken urteotan ligatzeko prozesuak nola aldatu diren aztertuta.
Loreen hizkuntzazortzi “lore” edo koadro dramatikozosatutako komedia da. Ibon Belandiak zuzenean konposatu eta interpretatzen du musika, ahozko tradiziokoherri-kantak musika elektroniko bihurtuta. Abesti horiek guztiek osagai bera dute: loreak, norbait limurtzeko estrategiagisa.
Proiektu honen bidez ekin dio bere ibilbideari La MapatxaTeatroa euskal antzerki-konpainia berriak.
Fitxa artistikoa:
Konpainia: La Mapatxa Teatro
Zuzendaritza: Getari Etxegarai
Dramagintza: Unai Izquierdo
Antzezleak: Unai Izquierdo, Olatz Ganboa, Mikel Losada, Getari Etxegarai