Sarrerak Joseba Irazoki (abenduak 18 - Donostia)

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Abenduak 18
  • Sarrerak Joseba Irazoki (abenduak 18 - Donostia)

Urte osoan zehar bere azken lana “Gitarra Lekeitioak (Gitarra Onomatopeikoa II)” aurkezten ibili ondoren, Joseba Irazoki-k biraren itxiera ospatzeko Dabadaban arituko da. Horretarako, lagun musikariekin bat egingo du, eta hauexek osatuko dute taldea: Felix Buff (bateria), Amorante (tronpeta, harmonium), K lepo (elektronika) eta Lutxo Neira (kontrabaxua).

Errepertorioa nagusiki GITARRA ONOMATOPEIKOA bildumako diskoetan oinarrituko da —Josebak 2024/2025 ikasturtean zehar argitaratutakoak—, baina sorpresa txukunik ere izango da.

Helburua da entzulea ohikoak ez diren baina etxekoak diruditen lekuetara eramatea, bere unibertsoaren leihoak zabal-zabalik irekiz: unibertso zintzo eta zuzena, euskal folklorearen tradizioak, mundu anglosaxoia, esperimentazioa eta kasu honetan, baita jazz garaikidea ere zeharkatzen duten soinuez betea.

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Abenduak 18
  • Ordutegia20:00
  • LekuaDabadaba
    Mundaiz, 8 - Bajo
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa12 / 15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Dabadaba, Donostia / San Sebastián

Non