Bilbao Gabonak 2025-2026: #GazteKluba Gabonak (12 ETA 17 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAKO GABONETAKO AISIALDIKO JARDUEREN PROGRAMA)

Bilbao 2025(e)ko abenduaren 19(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 3(e)ra
  • Bilbao Gabonak 2025-2026: #GazteKluba Gabonak (12 ETA 17 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAKO GABONETAKO AISIALDIKO JARDUEREN PROGRAMA)

Bilboko Udalak #GazteKluba Gabonak programaren beste edizio bat jarri du abian. Gazteentzako Gabonetako aisialdi-programa da, gustu eta adin-tarte guztietarako pentsatua.

Abenduaren 19tik urtarrilaren 3ra bitartean, hainbat kokalekutan, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat aisialdi osasungarriko 24 jarduera egingo dira. Jarduera horien helburua da jolaserako espazioa eskaintzea gazteei, besteak bestesormena, kirola edo teknologia sustatuz elkarrekin egoteko eta ondo pasatzeko espazioa.

#GazteKluba Gabonak programaren jarduera gehienak doakoak izango dira, eta ordainpekoek 2 edo 5 euroko kostu sinbolikoa izango dute. Jardueraren batean parte hartu nahi duten gazteek gaurtik abenduaren 9ra bitartean eman dezakete izena hemen: https://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko abenduaren 19(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 3(e)ra
  • LekuaBilbao
  • Ikusi agenda Bilbao

Non