Derioko Gabonak 2025-2026: egitaraua

Derio 2025(e)ko abenduaren 19(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 18(e)ra
  • Derioko Gabonak 2025-2026: egitaraua

Derioko Udalak, abenduaren 19tik urtarrilaren 18ra bitartean, publiko guztientzako Gabonetako egitarau zabala prestatu du.

Datozen egunetan jarduera eta ordutegi guztiak jasotzen dituen liburuxkaren 3.000 ale banatuko dira etxebizitzetako postontzietan. Ohiko hitzorduez gain (Olentzero eta Mari Domingiren kalejira eta harrera, eta Errege Magoen etorrera), kultur, kirol eta aisialdiko hamabost proposamen baino gehiago jasotzen ditu programak. Besteak beste, haurrentzako eta helduentzako antzerkia, erromeriak, kirol-erakustaldiak, mendi martxak, Derio Olgetan, txitxarriloak, 1940an jaiotako pertsonen omenezko jaia eta Kirolaren Gala. Jarduera guztiak komunitatean gozatzeko eta udalerriaren ezaugarri den jai eta partaidetza-espiritua indartzeko pentsatuta daude. Informazio zehatza hurrengo egunetan postontzietan banatuko den egitarauan izango da eskuragarri, baita udalaren webgunean eta sare sozialetan ere. Udal gobernuak herritar guztiak gonbidatzen ditu parte hartzera eta kulturaz, tradizioz eta alaitasunez betetako Gabonez gozatzera.

derio.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko abenduaren 19(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 18(e)ra
  • LekuaDerio
  • Ikusi agenda Derio

Non