"Ama begira zazu"

Idiazabal 2025(e)ko Abenduak 20
  • "Ama begira zazu"

Duela 30 urte estreinatu zen eta Euskal Herriko herri guztietako aretoak goraino bete zituen antzezlana da “Ama begira zazu”;. Jose Ramon Soroiz, Mikel Garmendia, Kontxu Odriozola eta Elena Irureta ziren aktoreak eta Eneko Olasagasti zuzendaria.
Sei sketch-ez osatutako ikuskizuna da. Jatetxe bateko langileen kontuak, monja eta gotzaiaren arteko hika-mikak, harrijasotzaile baten ezinezko entrenamendua, neska zahar parearen etxean atea jotzen duen Jehova lekuko baten bixita, Torremolinos-en uda pasan
dagoen bikotearen andantzak, eta azkenik, Euskal Telebistako kazetari bati kaleko inkesta bat burutu nahian gertatzen zaizkionak.
Umorea izango du ardatz obrak eta hitanoa plazaratuko dugu beste behin ere.
Beraz, prestatu barre algarak egiteko eta hitanoaz gozatzeko.

idiazabal.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaXirikara taldea
  • Data 2025(e)ko Abenduak 20
  • Ordutegia19:30
  • LekuaGuraso Elkartea aretoa
    Idiazabal
  • Zenbatekoa5 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Idiazabal

Non