"Elara, bidaia bat izarretara"

Irun 2025(e)ko Abenduak 20
  • "Elara, bidaia bat izarretara"

Elarak goizegi ezagutuko du galera hitzaren esanahia. Bere gertuko bat izarren hauts bihurtuko da. Horregatik, Elarak erabaki du haren bila joatea galaxiarik galaxia eta planetarik planeta. Bidaia espazial bezain espeziala egingo du bizitzaren zentzua ulertu nahian, horretarako doluaren faseak (eta desfaseak) zeharkatu behar baditu ere.

Adina: + 3 urte.

Informazio gehiago: Mar-Mar Teatro.

Fitxa artistikoa:

  • Jatorrizko ideia eta poemak: Leire Bilbao eta Mar-Mar Teatro
  • Zuzendaritza: Jose C. García eta Mar-Mar Teatro 
  • Antzezleak: Amets Ibarra, Aritza Rodríguez eta Maitane Serrano
www.irun.org

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non