GORA MUSIKA!: "Dantzan!"

Zalla 2025(e)ko Abenduak 22
  • GORA MUSIKA!: "Dantzan!"

Kaixo lagunok! Hain ezagunak diren Oianek eta Urkok, haien ibilbide arrakastatsuagatik eta musika eta euskaren bidez haur eta familia askoren bizitza girotzeagaitik, oraingoan Korrontzi, erromeria bikaineko banda, Bixente Martinez, dantzari eta erraldoiekin, Gora Musika! izeneko bidaia berri hau abiatu dute, euskaraz eta musikaz inoiz baino gehiago gozatzeko.

Ikuskizun berri honetan, betiko abesti ezagunez gain, abenduan kaleratuko den disko berriko abestiak aurkeztuko dituzte. Gainera, oraingoan, musika zuzenean izango da, festa eta alaitasuna handiagoa izan dadin!

zalla.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Abenduak 22
  • LekuaZalla Zine-Antzokia
    Trenbide Etorbidea, 2. Artebizkarra auzoa, z/g
    Zalla
    Web
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Zalla Zine-Antzokia, Zalla

Non