Yllana estilo peto-petoan, War Baby-k errekrutamendu militarreko zentro batera eramango gaitu. Bertan, herrialdeko buruzagi berriak —haurtxo mizke eta gerrazale batek— piztu duen gerra zoro batean borrokatzeko prestatzen ari dira soldadu ezin despistatuago batzuk. Tropaezin zoroago bat ikusiko dugu gerraren eta boterearen inguruko egoera zentzugabez beteriko satira anti-belizista honetan.
Yllana konpainiaren ezaugarrietako bat ikuskizun komikoen bitartez inguratzen gaituen errealitatea islatzea da;War Babyk ere hausnarrera eraman nahi gaitu barrearen bidez. Ikuskizun dibertigarria honek —umorea, gag bisualak eta eromen komikoa barra-barra—, arriskuak ere hartzen ditu: izan ere, komedia baliatzen du gerraren zentzugabekeria salatzeko arma gisa.