Kamaleoiak gara! 2025: "Transir"

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Abenduak 27
  • Kamaleoiak gara! 2025: "Transir"

Transir transformazioari, aldaketari, bizitzari eta heriotzari buruzko joko bat da. Zirkuan, egunerokotasunean bezala, bizitza dugu jokoan. Ez dugu heriotza baino gauza seguruagorik. Zoriontsuak, mugagabeak eta natura kontrolatzeko gai garela uste izan dugu. Gure giza izaera onartzeak, azkenean hilko garela, dena amaitzen dela eta dena ez dagoela gure esku onartzeak, agian, aukera emango digu orainean, garen honetan, pentsatzeko, zer sentitzen dugun eta nahi dugun hausnartzeko.

Agian horrek zehaztuko digu nolakoa izango litzatekeen bizitza osoagoa bizitzea. Umorezko eszenaratze arina, zirkuko airezko egitura baten lau hanken artean gertatzen dena.

Transir Rojo Telón konpainiaren hirugarren proiektua da, non zirkuaren hizkuntzari (aireko akrobazia eta akrobazia bertikalak) zuzeneko musika gehitzen zaion.

Fitxa artistikoa:

  • Antzezleak: Ana Cuervas, María Salmerón, Xandra Arostegui, Begoña Peñaranda
  • Zuzendaritza artistikoa: Marta Alonso
  • Zuzendari laguntzailea: Pablo Reboleiro
  • Laguntza eta ekoizpena: Artaide elkartea
  • Rigger: Arnaitz Anglade
  • Jantziak: Eva eta Yoli Urkiza
  • Musika ekoizpena: Xandra Arostegui
  • Bideoa: Marian Gerrikabeitia

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaROJO TELÓN
  • Data 2025(e)ko Abenduak 27
  • Ordutegia17:00
  • LekuaTabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa4 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián

Non