Santas Pascuas Jaialdia 2025: ENERITZ FURYAK

Pamplona/Iruña 2025(e)ko Abenduak 27
  • Santas Pascuas Jaialdia 2025: ENERITZ FURYAK

2025eko Santas Pascuas Jaialdiaren barne.

Eneritz Furyak (Irun) euskarazko kantagintza berriaren ahotsetako bat da, etengabe eboluzionatzen ari den artista. Zuzenekoak eskaini ditu Tbilisiko (Georgia) Mutant Radio ospetsuan, Frantzian, Belgikan, Suitzan, Alemanian eta Italian.

Primavera Sound eta Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdietan aritu izan da Eneritz, eta bere alderdi esperimentalena garatuz joan da musikari zein soinu-teknikari gisa. Bi arnas (2022) dokumentalaren soinu-bandaren ekoizlea da. 2023tik hona Paisaiak proiektuan murgilduta dago, hainbat egoitza artistikotan sortutako ikus-entzunezko bost piezaz osatutako bilduma, sortuak izan diren lekuekin lotutako gaiak, irudiak eta soinuak oinarri dituena.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Abenduak 27
  • Ordutegia13:00
  • LekuaCivican
    Avda. Pío XII, 2 B
    Pamplona/Iruña
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Civican, Pamplona/Iruña

Non