Tinglaua bisitariek manipulatzeko, esperimentatzeko, jolasteko… aukera ematen duen instalazioa da. Gure kale, mendi, hondartza eta trastelekuetan aurkitutako edo “aurkitu gaituzten ” objektu eta materialek erakartzen eta iradokitzen gaituzte… zerbait. Hartzen baditugu eta haiekin jolasten hasten bagara, agian haien arima eta mugimendua deskubrituko ditugu. Espazio magiko honetan sartzera gonbidatzen zaituztegu, non amestera animatzen zaituztegun, beste mundu batzuk asmatzera, objektuan pertsonaia ezkutu hori bilatzera eta beste angelu batetik, beste begirada batekin, ikustera.