Abestiak, jolasak, dantzak eta ondo pasatzeko dibertimendua. Gurasoak eta seme-alabak, denak batera. Helburu bakarra: PARRANDA egitea.
Binefar-eko Titiriteroak urte luzez ari dira haurrentzat zein gurasoentzat abesten. Ikuskizun honen bidez, publikoari berezkoa duen zerbait eskaini nahi diote, kaleko jolas partekatuak. Abesti tradizionalak erabiltzen dituzte horretarako, musika abesteko, jolasteko eta dantzatzeko ezinbesteko tresna baita. Musika festa partekatuaren zaporea dastatzeko funtsezko osagaia da.
Inauteriak, ikasturte amaierarako jaiak eta festa jendetsuak alaitzen hasi zuten euren ibilbidea, eta, denboraren poderioz, noizbehinkako animazio haiek jolas, kantu eta dantzen esperimentazio-tailer bihurtu zituzten. Bilakaera horrek poz handia eman dio taldeari.
Orotara, sei dira kaleratu dituzten diskak. Eta diska horietan guztietan, parrandako zein inauterietako giroan murgiltzen gaituzten abestiak entzun daitezke.