Amaia Miranda gitarrajolea, konpositorea, ekoizlea eta kantautorea da. Gitarrarekin duen nortasunagatik nabarmentzen da, soinuarekiko jakinminagatik (adierazpen-tresna gisa ulertuta), eta bere kantek duten poetikotasunagatik. Txikitatik gitarra bat lagun izan du, eta hari loturiko harreman sakon bat sortu du; entzuten duenari ere lotura hori helarazten diona.
Intimitatezko leku horretatik sortzen, jotzen eta kantatzen du Amaiak, edertasunez eta sentsibilitatez betetako unibertso batera garraiatzen duen musika sortuz. Bilbon jaioa 1993an, 17 urterekin Bartzelonara joan zen ESMUC eskolan gitarra klasikoa ikastera, eta ondoren Taller de Músics-en gitarra moderno eta flamenkoan trebatu zen.
Bere proiektu pertsonalaz gain, azkenaldian ekoizle lanetan ere aritu da, Luisa y Mar eta Mariana bezalako artistak ekoitziz. Azken urteotan Christina Rosenvinge, Gorka Urbizu, Amaia Romero eta "Canto yo y la montaña baila" antzezlanarekin ibili da bira batean.
Bere lehen bi diskoek —“Cuando se nos mueren los amores” eta “Mientras vivas brilla” (Vida Records, 2022 eta 2024)— harrera ona izan dute hainbat komunikabideetan, hala nola NPR, Rockdelux, Mondo Sonoro edo Ruta 66.