Mississippi Gospel Choir

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Abenduak 29
  • Mississippi Gospel Choir

Eguberriak Gospel erritmoan.

Gospel musika debozioaren adierazpen hutsa da. Indarra, emozioa eta itxaropena darie. Energia kutsakorra da, bihotzetik sortua, arima hunkitzen duena eta nota bakoitzarekin zerura hurbiltzen gaituena.

Mississippi Gospel Choir-ek, 20 artista talentudun eta sutsuk osatua, bidaia musikal ahaztezina proposatzen digu: XIX. mendeko espiritualetatik hasi eta askatasunaren aldeko martxei eta protesta-kantei egindako omenaldira arte. Ikuskizun indartsu eta zirraragarria, "Oh Happy Day!" bezalako klasiko ezagunik gabe izango ez dena.

Hemeretzigarren urtez, musika beltzaren ahots handiak gure herrialdera itzuliko dira, oraingoan funk eta blues erritmoekin girotutako ikuskizun berritu batekin.

Aleluia!


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Abenduak 29
  • Ordutegia20:00
  • LekuaKursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa47 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • Ikusi agenda Kursaal, Donostia / San Sebastián

Non