Etzakit: agertokietara itzulera (urtarrilak 3 eta 5)

Astigarraga 2026(e)ko urtarrilaren 3(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 5(e)ra
  • Etzakit: agertokietara itzulera (urtarrilak 3 eta 5)

Lehen kontzertua eman eta zehatz-mehatz 31 urtera –taldearen lehen emanaldia 1995eko Errege bezperan izan zen–, Etzakit hernaniar triki pop taldea agertokira itzuliko da, 2026ko urtarrilaren 3an eta 5ean, Oialume dantzalekuan, “etxean”. 

Xabier Solano (trikitia eta ahotsa), Jon Mari Beasain (gitarra), Aitor Zabaleta (baxua) eta Ander Barrenetxea (bateria) batera oholtzaratuko dira berriz, 2003an taldearen ibilbidea amaitutzat eman eta gero, Etzakit (Elkar, 1998) eta Goiz edo noiz? (Elkar, 2000) diskoetan bildu zituzten kantuak berreskuratzeko.

 
orain.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko urtarrilaren 3(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 5(e)ra
  • OrdutegiaUrtarrilak 3 eta 5: Ate irekiera: 20:00. Hasiera: 22:00
  • LekuaOialume Biltokia
    Mikel Arozamena Bidea, 19
    Astigarraga
    Web
  • Zenbatekoa30 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Oialume Biltokia, Astigarraga

Non