Ainhoa, berriki Politika Zientzietan doktoregoa lortu duen gaztea, bere doktorego-tesia defendatzen ari da auzitegi akademiko baten aurrean. Tesian, desobedientzia zibila proposatzen da, indarrean den eta gure demokrazietan beharrezkoa den borrokarako jardun gisa. Orobat, esanahiz beteriko adibideekin, desobedientzia zibilaren ibilbidea marrazten da, gizateriaren historian eta giza eskubideen konkistan utzi duen lorratz erabakigarria erakutsiz. Aldi berean, Garzon epaileak irekitako eginbide batzuetatik abiatuz 18/98 sumarioa izan zenaren prozesu judizial eztabaidagarri itzelean murgilarazten gaitu, bete-betean, antzezlanak. Sumario horretan, gizarte-mugimenduekin lotutako fundazio batetik giza eskubideak defendatzen zituzten hainbat pertsona auzipetzen ikusi genituen.
Epaiketatik unibertsitatera eta unibertsitatetik mundura, piezak desobedientzia zibilaren zimenduetara garamatza, bere funtzionamenduaren nondik norakoak zeharkatuz eta egungo gizartean premiazkoa eta beharrezkoa dela azalduz.
«Beti liluratu izan nau desobedientziak, mutirikeriak. Agian, neskatoa nintzenetik amaren ahotik irteten zen “desobediente” hitzaren durundia nabaritzen dudalako nire baitan; agian, bidegabekeriari beti bide baketsuetatik aurre egin nahi izan diodalako, nahiz eta horrek bere ondorioak izan», María Goiricelaya
Fitxa artistikoa:
Saioak: