HERENEGUN + ESKAFANDRA

Bilbao 2026(e)ko Urtarrilak 8
  • HERENEGUN + ESKAFANDRA

Herenegun Donostiako Antiguo auzoan jaiotako musika taldea da. Haurtzaroko lagun talde batek kontzertuak emateko ametsa jarraituz sortu zen taldea. 8 taldekidez osaturik, Ska, Reggae eta Rock erritmoak nahastu izan dituen taldea da, abesti alai eta dantzagarriak eginez. Hala ere, taldeak izan duen garapen musikalaren baitan estilo berriak lantzeko joera agertu da, ikutu elektronikoak dituen Pop-Rock-a nabarmenduz.

Atzera Begira disko berria taldearen hirugarren estudioko lana da. 8 abestiz osatzen den proiektu hau orain arte taldeak egindakoari ukitu berri bat ematen dio, estilo nahiz doinu aldetik.

Eskafandra 2024ko udaberrian sortu zen, Joseba Iturraspe (McOnak) eta Iban Martin (Raimundo El Canastero, Sustrajah Band) musikarien elkarlanetik, poparen egitura klasikoak eta sonoritate garaikideak uztartzen dituen proiektu ausart gisa. Taldea Maren Seijo (bateria), Maider Zubizarreta (teklatuak) eta Elena Lezaun (baxua) gehituz osatu zen, bost musikariz osatutako formatu sendoa lortuz.

Eskafandraren musika pop, rock alternatibo eta elektronikaren arteko fusioa da, teklatu eta sintetizadoreen koloreekin eta atmosfera emozional sakonekin. Letrak Joseba Iturraspek idatzitakoak dira: poetikoak, sinbolismoz betetakoak eta itsas iruditeria nagusi dutela, norberaren eta gizartearen arteko tentsioak eta kontraesanak aztertuz.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Urtarrilak 8
  • Ordutegia21:30
  • LekuaBilboko Kafe Antzokia
    Done Bikendi, 2
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa10 / 12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bilboko Kafe Antzokia, Bilbao

Non