GAUA pelikulako bi eszena, Jantziaren Zentroan, Nerea Torrijos pelikulako jantzien diseinatzailearen eskutik.
Erakusketan GAUA pelikulako jantzien sekretuak eta filmaketa baten atzean jostunek egiten duten lana izango da ikusgai; halaber, besteak beste Irati (2022) edota Karmele (2025) pelikuletako jantzien diseinatzailea den Nerea Torrijosen ibilbidea ere erakutsiko du erakusketak.
Erakusketa urtarrilaren 10etik martxoaren 22ra bitarte zabalik egongo da.
Helduentzako erakusketa bat, kartelak euskaraz eta gazteleraz daude.
Larunbateetan 11:00/14:00 goizez eta 17:00/20:00 arratsaldez.
Igandeetan 11:00/14:00 goizez.
Sarrera libre eta doan, ez da izenik eman beharko ez eta gonbidapenarik jaso. Edukiera mugatua.
Jantziaren Zentroaren eskutik.