"Emuixon"

Aramaio 2026(e)ko Urtarrilak 11
  • "Emuixon"

Nerea, Irati, Oihana eta Andere lau sorgin ameslari dira. Beraien militantziak eta musika uztartzen dituen proiektua da EMUIXON.

Feminismoak, ekologiak, herri txikien eta landa lurren defentsak, zaintza lanen aitortzak, askatasunak, elikadura burujabetzak, euskalgintzak…bizitza bizigarri egiten duten borrokek zeharkatzen dituzte.

Ez dakite bide honek nora eramango dituen baina ez zaie inporta.

Hurrengo geltokia urtarrilaren 11n izango da, eguerdiko 12:30tan, Aramaioko Iturrieta Sagardotegian.

aramaio.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko Urtarrilak 11
  • Ordutegia12:30
  • LekuaIturrieta Sagardotegia
    Aramaio
  • Ikusi agenda Aramaio

Non