Bisita gidatua: "VALCA. Argazkigintza analogikoaren historia bat"

Zarautz 2026(e)ko urtarrilaren 13(e)tik 2026(e)ko otsailaren 15(e)ra
  • Bisita gidatua: "VALCA. Argazkigintza analogikoaren historia bat"

SOLASALDIA eta BISITA GIDATUA

Javier González de Duranaren eskutik

 Erika Ede eta IGA argazkilarien parte-hartzearekin

 Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, Photomuseumean ikusgai dagoen “Valca. Argazkigintza analogikoaren historia bat” aldi-baterako erakusketaren komisarioa, Javier González de Durana izango dugu hizlari ostiral honetako saioan eta Sociedad Española de Productos Fotográficos VALCA enpresaren historiara hurbilduko gaitu.

Horretarako, erakusketan aurkezten diren hainbat etapetako objektuak, liburuak, kartelak, dokumentuak, planoak, argazkiak azalduko dizkigu. Izan ere, Valcaren bilakaeraren lekukoak dira eta Espainian, garai hartako testuinguruan fabrika honek suposatu zuenaren ideia eskaintzen dute: diktadura-autarkia 40ko eta 50eko hamarkadetan, irekiera-desarrollismoa 60ko eta 70eko hamarkadetan, eta demokrazia-internazionaltasuna 80ko hamarkadan.

Horrez gain, Erika Ede eta IGA-ren egungo argazkiek osatzen dute erakusketa. VALCAko eraikinetan hartutako egungo irudiak, alegia: abandonuan utziak eta landaretzak irentsiak, behinola eraikuntza indartsuak izan zirenak, hondakinei dagokien azentu malenkoniatsua dakarte gogora.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko urtarrilaren 13(e)tik 2026(e)ko otsailaren 15(e)ra
  • Ordutegia18:00
  • LekuaPhotomuseum
    San Ignacio, 11
    Zarautz
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Photomuseum, Zarautz

Non