"TXILLARREKO SUKALDARIA"

Oiartzun 2026(e)ko Urtarrilak 15
  • "TXILLARREKO SUKALDARIA"

Txillarreko sukaldaria dokumentalaren emanaldia.


Pello Rubiori egindako elkarrizketan oinarritu dute liburua, bai eta dokumentala ere. 2005-2006ko bake prozesura iristeko, bere etxean, Elgoibarko Txillarre baserrian, egin zituzten otordu-bileren berri ematen du Pello Rubiok proiektu honetan. 1999. urtean hasi zituzten bilerak Txillarren. Enpresa mundutik eta militantziatik ezagutzen zituen bi lagun elkartu zituen Rubiok bere etxean, Paco Egea eta Arnaldo Otegi, politikoki elkarrengandik urrun zeuden bi mundutakoak, alderdi sozialistakoa bata eta ezker abertzalekoa bestea. Paco Egearen eskutik iritsi zen Jesus Egiguren Txillarrera, eta iritsiko ziren gero beste batzuk ere, alderdi batekoak zein bestekoak. Eta han, bortizkera-egoeratik bake girora egiteko egin ziren bileren berri ematen du Rubiok, bai liburuan eta baita dokumentalean ere.

oiartzun.eus

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Urtarrilak 15
  • Ordutegia19:30
  • LekuaLandetxe Kultur Aretoa
    Landetxe Plaza
    Oiartzun
    Web
  • Zenbatekoa3,50 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Landetxe Kultur Aretoa, Oiartzun

Non