MARTE LASARTE + LUKIEK

Ondarroa 2026(e)ko Urtarrilak 16
  • MARTE LASARTE + LUKIEK

MARTE LASARTE eta LUKIEK taldeen kontzertuak.

MARTE LASARTE

Marte Lasarte Borja Anton eta Pello Armendarizen batzetik sortutako proiektua da. Skakeitan proiektua 15 urtez partekatu ondoren, berriz ere indarrak batu zituzten euren lehen bilduma idazten hasteko 2023an.

2024an zehar “Basamortua” eta “Marte Lasarte” singleak kaleratu zituzten eta taldera bi kide berri batu zitzaizkien: Lore Nekane Billelabeitia (Belako) eta Alex Alonso (Skakeitan, ETS, Tierra Santa, Gari,...).

Horrela, laukote honek lehen bilduma osatu zuen eta "Ez Da Besterik" argitaratu zuten (2024, Balaunka). Ordutik biran dabiltza zuzeneko indartsu eta dinamikoak eskaintzen Euskal Herritik zein kanpotik.

 

LUKIEK 

Lukiek Mungiako (Bizkaia) rock alternatibo taldea da. Lehen entseguak 2015. urtea aldera izan ziran, baina 2017tik aurrera hasi ziren kontzertuak ematen noizbehinka.

Hurrengo hiru urteetan zehar Euskal Herriko hainbat tokitan aritu ziren, DMA’s, Tijuana Bibles, Belako eta Zea Mays bezalako taldeen telonero izanda. Orain arteko ibilibidean guztira 3 disko grabatu dituzte: #1 (2019), #2 (2021) eta #3 (2024).


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Urtarrilak 16
  • Ordutegia22:00
  • LekuaPortuko Ranpi

    Ondarroa
  • Zenbatekoa8 / 10 €
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Portuko Ranpi, Ondarroa

Non