NEOMAK

Mungia 2026(e)ko Urtarrilak 16
  • NEOMAK

Neomak taldeak Lazturak Orbain azken diskoa aurkeztuko du.

Euskal folklorea eta elektronika uztartzen dituen proiektua da Neomak, tradizioaren eta soinu berritzaileen arteko nahasketatik sortu zena, 2021ean. Lehenengo diskoa kaleratu ostean, biran ibili dira hara eta hona, Euskal Herriko hainbat txokotan ez ezik, baita atzerrian ere: Japonian, Hego Korean, Boisen eta Georgian, hain zuzen. Geroztik, taldeak eboluzio nabarmena izan du, bai musikalki, baita formatuari dagokionez ere.

Gaur egun lau emakumek osatzen dute Neomak (Alaitz Escudero, Garazi Otaegi, Irati Gutierrez eta Leire Etxezarreta), nahiz eta zuzeneko emanaldietan bi musikari izango dituzten lagun.

Taldearen jatorrizko esentzia mantenduta baina soinu berriei aterik itxi gabe, Lazturak Orbain izeneko diskoa kaleratu berri dute: aldaketak, hausturak, barne-beldurrak… guztiak onartu eta horietatik abiatuta unibertso musikal berri bat sortzea da asmoa.

Alaitz Escudero UnanueGarazi Otaegui Lasarte (ahotsa, panderoak), Leire Etxezarreta Learreta, Irati Gutierrez Artetxe (ahotsa, trikitixa, panderoak), Etxahun Urkizu Arsuaga (bateria), Eider Villalba Arrieta (teklatuak, koruak).

mungia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Urtarrilak 16
  • Ordutegia20:00
  • LekuaOlalde Aretoa
    Olalde Kalea z/g
    Mungia
    Web
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Olalde Aretoa, Mungia

Non