Arte garaikidea ezagutzeko hastapen-ikastaroa, "Artea Ezagutzen" sailekoa, oinarrizko eta erreferentziazko kontzeptuei buruzkoa, ikuspegi dibulgatibo eta irisgarriarekin. Serieak hiru modulutan egituratutako ikastaroak eskaintzen ditu. Modu independentean ere funtzionatzen dute, eta arte garaikideaz eta erakusketez nahiz Museoaren Bildumaz errazago gozatzeko aukera ematen dute, ikaskuntza erraz baten bidez.
- Gidaria: Iñigo Sarriugarte Gomez, EHU/UPVko Artearen Historiako irakasle titularra
- Modalitatea: presentziala (online egiteko aukera)
- Eguna eta ordua: asteartea, 18:00–19:30
- Arte garaikidean interesatuta dauden helduei zuzendua
- Hizkuntza: gaztelania
ZER IKASIKO DA?
- Funtsezko artista batzuen lana ezagutuko dugu, haien ekarpenak eta eraginak nahiz obra jakin batzuk eta haien testuinguru historikoa, soziopolitikoa eta plastikoa.
- Arte moderno eta garaikidera hurbilduko gara, eta arlo horretan konfiantza izateko oinarrizko kontzeptu batzuk eskuratuko ditugu.
- Emakume artisten lana eta artearen historian dagokien lekua aztertuko ditugu.
- Arte garaikidean behin eta berriz agertzen diren gaiak jorratuko ditugu; hala nola, berdintasuna, aniztasuna eta iraunkortasuna. Gaur egun, garrantzi eta ospe handia hartu dute gizartean.
Informazio gehiago programari buruz: guggenheim-bilbao.eus