Zikloaren bigarren saio honetan, Alberto Schommer argazkilari gasteiztarraren familiaren film-artxibo bikaina izango da ikusgai. Aita, Alberto Schommer Koch (1897-1981), argazkilari alemaniarra izan zen, baina medikua lanbidez, eta hiriko bizitzaren erretratua egin zuen bere kameraren bidez; izan ere, 40ko eta 50eko hamarkadetako Espainiako argazkilari onenetakoa izan zen.
Programa honetan, 1936/1937. urteetako film zirraragarri eta ez oso ezagunak ikusteko aukera izango dugu. Film horietan desfile eta kontzentrazio faxistak ikus daitezke, Gasteizko kaleetan zehar. Halaber, 30eko eta 40ko hamarkadako bizitzaren etxeko irudi ederrak eta kalitate artistiko handiko familiaren zein lagunen erretratuak ere jaso dira programan.
Oraingoan, David Cid piano-jotzaile gasteiztarra arduratuko da zuzeneko musika akonpainamenduaz.
Sarrera doan, baina beharrezkoa da gonbidapena izatea