Huhezinema 2026 - Euskal Film Laburren Jaialdia

Aretxabaleta 2026(e)ko urtarrilaren 21(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 23(e)ra
  • Huhezinema 2026 - Euskal Film Laburren Jaialdia

Aurten ere Aretxabaletan egingo da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia. Urtarrilaren 21etik 23ra luzatuko den 19. edizioan, film laburrak erakusteaz gain, beste hainbat ekimen egingo dira Ikus-entzunezko Komunikazio graduko 4. mailako ikasleek antolatutako ekimenaren baitan.

Aurkeztutako 67 lanetatik 29 iritsi dira finalera, hiru sailetan banatuta. Hurrenez hurren, Sail Ofizialean 9 lan lehiatuko dira, Ikasle Sailean 7 eta Bideoklip Sailean 13. 

Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean eta Ideienean, proiekzioez gain, solasaldiak, estilismoa ikus-entzunezkoetan edota bideoklipen sorkuntzaren inguruko masterclass-ak egingo dira. Horretaz gain, Dolby Atmos teknologia esperimentatzeko aukerak, kontzertuak, sari banaketak eta luntxak osatuko dute egitaraua.

Edizio honen epaimahaia Andrea Saenz Pereiro soinuaren arloan adituak, Kepa Errasti aktoreak eta Alberto Gastesi zuzendari eta gidoilariak osatu dute. 

Ekintza guztiak doakoak eta irekiak izango dira. 

EGITARAUA

  • Urtarrilak 21, asteazkena

Ikasle Saila

11:00 - Podcast gela.

12:00 - Dolby Atmos.

16:00 - Masterclass-a Myriam Lizarralde. Estilismoak ikus-entzunezkoetan.

17:00 - Ikasle Sailaren proiekzioa.

19:00 - Pintxo potea.

  • Urtarrilak 22, osteguna

Bideoklip Saila

10:00 - Podcast gela.

11:00 - Hausnarketa proiekzioa Mundukideren eskutik.

13:00 - Dollby Atmos.

16:00 - Masterclass-a Arriguri. Bideoklipen sorkuntza.

17:00 - Bideoklip Sailaren proiekzioa.

18:30 - Kontzertua. Unai Cantabrana.

  • Urtarrilak 23, ostirala

Sail Ofiziala

11:00 - Podcast gela.

12:00 - Dolby Atmos.

16:00 - Sail Ofizialaren proiekzioa I.

17:30 - Sail Ofizialaren proiekzioa II.

19:30 - Sari banaketa.

20:30 - Luntxa.

Huhezinema 2026: egitaraua (png)

mondragon.edu

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko urtarrilaren 21(e)tik 2026(e)ko urtarrilaren 23(e)ra
  • LekuaArkupe Kultur Etxea
    Santa Kurtz, 20
    Aretxabaleta
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Arkupe Kultur Etxea, Aretxabaleta

Non