Hiru gizon eta emakume bat elkartzen dira euren bulegoan lan ordutik kanpo. Laurak urtetan bazkide izan arren, ez da lagunarteko bilera bat. Haien beldurrik handiena egia bihurtu da, ordu batzuk falta dira poliziak bulegotara joan eta lau bazkideak atxilotzeko. Iruzur fiskala da arrazoia. Bilera horretan, haien ondoan, bitartekari bat dago… Zergatik? Zer egin? Zenbat balio du 7 URTE kartzelan pasatzeak? Nork hartuko du errua?
Fitxa artistikoa: