ANE HAN

Lemoa 2026(e)ko Urtarrilak 23
  • ANE HAN

‘Ane Han’ musika taldea  2022an sortu zen, Ane Goienetxe musikariaren  proiektu bazala. Urte berean LemoaKustikFest-en eman zuen taldeak aurkezpen kontzertua, ordurako ‘Gorantz’ singlea kaleratuta zuelarik. ‘Han’ hitzak kontzeptu asko biltzen ditu bere baitan; ‘han’ ez da urruntasun geografiko bat adierazten duen hitza bakarrik;  ez dagoena hemen, ezta hor, baina badakizu existitzen dela zure begirada iritsi ez arren.  Eta  ‘Han’  adigaiaren baitan kokatzen ditu Anek proiektu honetan dituen bidaideak:  Endika (gitarra), Unai  (gitarra), Ander (bateria), Niki (Baxua), Amaia (Teklatuak)  eta Ane bera (ahotsa).

Oraingoan lan berriarekin datoz,  ‘Itzulera(k)’ izenez aurkeztuko dutena. Zentzu askotako itzulerak proposatuko ditu taldeak azken lan honetan; birsortze eta berreraikuntza prozesu batetik abiatutako letra eta doinuak izango dira entzungai taldeak dakarren estiloan. 

 

lemoa.net

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Urtarrilak 23
  • Ordutegia20:00
  • LekuaKotxepin Kultur Etxea
    Elizondo Auzoa 22
    Lemoa
    Web
  • Zenbatekoa6 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Kotxepin Kultur Etxea, Lemoa

Non