Petti & Ana Galarraga: "Frankenstein agurgarria"

Legazpi 2026(e)ko Urtarrilak 23
  • Petti & Ana Galarraga: "Frankenstein agurgarria"

Petti eta Ana Galarragarekin. Hitza eta Musika.

Non daude zientziaren mugak? Nor da aurreikusi gabeko ondorioen erantzulea? Zerk bultzatzen du gizakia gaiztakeriara? Lurpera liteke iragana? Eta, batez ere, nor da munstroa? Frankenstein liburuan, galdera horien inguruan idatzi zuen Mary Shelleyk, duela 200 urte pasatxo.

Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak eta Petti musikariak tripak atera dizkiote liburuari, eta gaur egunera ekarri dituzte kezka horiek, ikuspegi feminista, historiko, filosofiko eta etikotik. Ordubeteko errezitaldi musikatuan, hitzak eta kantuak txirikordatzen dituzte, eszenaratze performatibo sotil eta iradokitzaile baten bidez.

Sarreren aurre-salmenta on-line, https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/ loturan.

Sarrerarik geratzen bada, egunean bertan, aretoko leihatilan.

Sarreren prezioa: 5€takoa izango da.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Urtarrilak 23
  • Ordutegia20:00
  • LekuaLatxartegi Aretoa
    Latxartegi 9, baxu
    Legazpi
    Web
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Latxartegi Aretoa, Legazpi

Non