Bisita gidatua: "Igaralde baserria eta errota"

Legazpi 2026(e)ko Urtarrilak 24
  • Bisita gidatua: "Igaralde baserria eta errota"

Igaralde Baserritik adierazten dute:

Igaralde baserria edo Ogiaren Txokoa Legazpiko Brinkola auzo zoragarrian dago kokatuta. Tibur Agirre da Igaralde Goikoa baserriko jabea, eta bera izango da gure gidaria ogiaren elaborazio tradizionalaren prozesuan. Hazia ereitetik hasita, uztaroa, erabilitako tresnak, irina nola ateratzen den, orea nola egiten den eta labean nola egosten den erakutsiko digu.

Aldi berean, euskal baserritarren bizimodua ezagutuko dugu, eta XVI. mendeko errota bat bisitatuko dugu. Tiburrek martxan jarriko ditu errota eta egurrezko labea.

Oso bisita egokia da, familian egun ahaztezina igarotzeko.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko Urtarrilak 24
  • Ordutegia16:30
  • LekuaIgaralde, Ogiaren Txokoa
    Igaralde-Goena Auzoa. Brinkola Auzoa, z/g
    Legazpi
    Web
  • Zenbatekoa4 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Igaralde, Ogiaren Txokoa, Legazpi

Non