Negufest 2026: Ezpalak + Lukiek

Bilbao 2026(e)ko Urtarrilak 24
  • Negufest 2026: Ezpalak + Lukiek

EZPALAK rock alternatiboa egiten duen Zestoako (Gipuzkoa) taldea da, 2019an sortu zutena.

Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria) dira Ezpalak taldea osatzen duten musikariak. Fuzz gitarren, psikodelia eta noise ukituen, riff indartsuen, punk pirrintak, eta «zergatik ez, baita nolabaiteko pop malenkonia ere», erantsi dute.

Lau disko argitaratu ditu taldeak: Ezpalak (2019), Kolpatu Topatu (2021), Hortz Aina Hots (2022) eta Gatza (2024).

Lukiek Mungiako (Bizkaia) rock alternatibo taldea da. Lehen entseguak 2015. urtea aldera izan ziran, baina 2017tik aurrera hasi ziren kontzertuak ematen noizbehinka.

Hurrengo hiru urteetan zehar Euskal Herriko hainbat tokitan aritu ziren, DMA’s, Tijuana Bibles, Belako eta Zea Mays bezalako taldeen telonero izanda. Orain arteko ibilibidean guztira 3 disko grabatu dituzte: #1 (2019), #2 (2021) eta #3 (2024).


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Urtarrilak 24
  • Ordutegia19:00
  • LekuaBilboko Kafe Antzokia
    Done Bikendi, 2
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa15 / 18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bilboko Kafe Antzokia, Bilbao

Non