Hauspoa & Tunela euskal trikitixaren jatorriari buruzko dokumentala, Gorka Hermosak eta Iñaki Pinedok zuzenduta.
"Hauspoa & Tunela" lanak kontatzen du nola 1859an, Madril-Paris trenbideko obrei esker, italiar langile batek jotako akordeoi txiki bat iritsi zen Zumarragara, musika ezezagun horiek inguruko panderetera tradizionalen antzinako soinuarekin uztartzea ahalbidetu zuen hazia.
Italiar hura (Juan Bautista Busca) bizi izan zen etxetik metro gutxira, 1920an, Euxebio tabernan, lehen trikitixa talde egonkor ezaguna sortu zen: Zumarragako Trikitixa, gaur egun ere jardunean jarraitzen duena, eta 1924an trikitixaren lehen diskoa grabatu zuena (Columbia Records argitaletxearekin).
Dokumentalean, akordeoiak, Zumarragatik mundu osoko entzungelarik ospetsuenetara (Berlingo Filarmonikara, kasu) iristeko izan duen eboluzioa ere aztertzen da.
“Hauspoa & Tunela” filmak pertsonaia handien testigantzak jasotzen ditu: Fermín Muguruza, Bernardo Atxaga, Kepa Junkera, Joseba Tapia, Jon Maia, Toti Martínez de Lezea, Garikoitz Mendizabal, Jon Plazaola, Joseba Apaolaza, eta, nola ez,oraindik ere jardunean den Zumarragako Trikitixako kideena.