Bisita gidatua: "Ukitu", Maider López-en erakusketa

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Urtarrilak 28
  • Bisita gidatua: "Ukitu", Maider López-en erakusketa

Bisita hauetan erakusketaren edukiak ezagutu eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatzea proposatzen dugu. Ez da beharrezkoa artearen inguruko ezagutzarik izatea horietan parte hartzeko. Saioek ordubeteko iraupena dute eta Tabakalerako bitartekari batek dinamizatuko ditu.

Maider Lópezen Ukitu erakusketa azken hamar urteotan garatu duen praktika artistikotik abiatzen da. Artistak inguratzen gaituzten ingurune urbanoetan zein naturaletan esku hartuz garatzen du bere lana.

Datak:  

Urriak 29
Azaroak 19
Abenduak 17
Urtarrilak 28

---

Tabakalerak eta Kutxa Fundazioak Maider López artistaren Ukitu erakusketa aurkeztuko dute.

Maider Lópezen ibilbide artistikoan barrena ibilbide bakarra sortzeko elkartu diren bi egoitza izango ditu erakusketak, Kutxa Fundazioa Kubo eta Tabakalera. Hiri- eta natura-inguruneetan eginiko esku-hartzeak mugarri izan dituen bide bat, besteekin eta bizi garen espazioarekin dugun harremana birpentsatzera gonbidatzen gaituena.



Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko Urtarrilak 28
  • Ordutegia18:00 (ES) + 19:00 (EU)
  • LekuaTabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián

Non