FotoArte 2026: argazki lehiaketa

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko urtarrilaren 29(e)tik 2026(e)ko otsailaren 27(e)ra
  • FotoArte 2026: argazki lehiaketa

Gasteizko Udalak FotoArte lehiaketa antolatu du, jarduera artistikoari buruzko argazki lehiaketa. Ohikoa den bezala, artea edozein fasetan (prestakuntza, sorkuntza, erakusketa edo kontsumoa) erakusten duten irudiak ditu xede lehiaketak.

  • Parte hartzeko epea 2026ko urtarrilaren 29tik otsailaren 27ra (biak barne) egongo da zabalik.

FotoArte lehiaketaren bidez jarduera artistikoa irudikatzen duten argazkiak saritu nahi dira. Horretarako, gai bat aukeratzen da edizio bakoitzean. 2026koa "Musikaizango da.

Espainiako lurraldean bizi diren 18 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.

Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu; berak egindakoak eta beste lehiaketa edo proiektu batean saritu gabekoak. Bi argazki baino gehiago aurkeztuz gero, bakarrik azken biak hartuko dira kontuan.

Edozein teknika edo prozedura onartzen da: digitala nahiz laborategikoa, koloretan nahiz zuri-beltzean.

Ez dira onartuko Adimen Artifizialaren bitartez egindako obrak.

Argazkiak JPG formatuan eta alde handienak 2000 pixeleko neurria izango du.

Aurkeztutako proposamenek ezin izango dute egilearen izenik izan, ezta bestelako bereizgarri pertsonalik ere. Artxibo digitalaren IPTC metadatuetan ere ez da datu pertsonalik agertuko. Lanak ez dira onartuko, baldintza horiek guztiak betetzen ez badira.

  • Lehenengo saria: 1000 €
  • Bigarren saria: 700 €
  • Bertako artistaren saria: 400 € + Udal Musika Bandaren 2 abonamendu 2026-27 denboraldirako.
  • 2 accesit: 150 eurokoa bakoitza

Sari bakoitzaren zenbatekoari zerga-legerian aurreikusitako atxikipenak ezarriko zaizkio.

Bertako artista saria Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten pertsonek aurkeztutako lanen artean hautatuko da. Saridunak egoera hori justifikatu beharko du.

Edozein sari eman gabe geratu ahalko da, epaimahaiaren iritziz lanek behar adinako kalitatetarik ez badute.

2026ko martxoaren 27an argitaratuko da udalaren web-orrian (www.vitoria-gasteiz.org/fotoartelehiaketa). Bertan lan hautatuak, sarituak eta horien egileak emango dira jakitera.

Hautatutako lanen erakusketaren inaugurazioa Pilarreko gizarte etxean izango da 2026ko maiatzaren 28an, 19:00etan, eta Gasteizko gizarte etxeetan izango den erakusketari hasiera emango dio.


Laburrean

Non