Parte-hartzaileek, espazio huts batean eta aurikularrak jantzita, koreografiari eta ibilerari buruzko jarraibide sinpleak jasoko dituzte. Pixkanaka-pixkanaka, keinu indibidual horiek erritu bat osatuko dute. Ikusleak artista bihurtuko dira, beharbada erabat ulertuko ez duten mekanismo baten baitan. Ezinegona pizten duen lan erradikala, pertsona oro aurrez aurre jarriko duena talde-dinamikan daukan rolarekin.
Proposamen originala jaialdiaren 50. edizioaren hasiera ospatzeko. Jakinguraz beteriko ikusle aktiboek esperientzia teatral eta koreografiko ahaztezina biziko dute.
Fitxa artistikoa: