"Yarin"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Urtarrilak 30
  • "Yarin"

Yarin sustraia da. Yarin topaketa da. Yarin solasa da.

Bi gizon elkarri begira, nor bere sustraietatik, horietan sakontzen, eta horietatik ingurunearekin harremanetan.Nork bere jatorria eta bere sena dituela, topaketa bat aurkeztuko digute, elkarrekin ari dira... Baina solasa ez da beti erraza, entzumenetik eraikitzen da, errespetutik...aldizka gerturatu egiten gaitu solasak, aldizka urruntzen, tentsioan jartzen gaitu... eta baita besarkatzen ere.

Yarin-ek kultur arteko topaketa bat proposatzen digu, zeinetan Jon Maya dantzaria eta Andrés Marín bailaorea elkarrizketa zintzo batean elkartuko diren, Julen Achiaryren zuzeneko musikaz lagunduta: euren arteko aldeak agerian daude, bai eta elkarrekin bidea egin eta etorkizun konpartitu baterantz elkarrekin ekiteko desioa ere.

Kukaik ikuskizun garaikideak sortzen ditu euskal dantza tradizionaletik abiatuta, sorkuntza propioen zein koreografo ospetsuekiko kolaborazioen bidez.

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Kukai Dantza
  • Dantzariak: Andre?s Mari?n, Jon Maya
  • Zuzeneko musika: Julen Achiary
  • Koreografia: Andre?s Mari?n, Jon Maya, Sharon Fridman
  • Dramaturgia: Sharon Fridman

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non