Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak Premio Internacional de Cuento Ignacio Aldecoa izeneko lehiaketaren deialdia egiten du. Lehiaketa honen helburua gaztelaniazko literatur sorkuntza sustatzea da.
Parte hartzaileak ipuin bilduma bat aurkeztu behar dute. Ipuinek originalak eta argitaratu gabeak, eta jatorriz gaztelaniaz idatziak izan behar dute. Saria 12000 eurokoa izango da.
Lanak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 31ean amaituko da.
Deialdiaren xehetasun guztiak egoitza.araba.eus webgunean kontsulta daitezke.