"ABERASTASUN LAPURTUA" kontakizun laburren literatur lehiaketa, Mendebaldeko Sahararen okupazioari buruzko hausnarketa kritikoa egiteko
Kontakizun laburren lehiaketa horrek, Mendebaldeko Sahararen okupazioari buruzko hausnarketa kritikoa egitera gonbidatzen du, gaztelaniazko eta euskarazko bertsioetan. Lehiaketa horren helburua da literatura lan originalak eta argitaragabeak saritzea, gaztelaniaz edo euskaraz idatzitako kontakizun laburren modalitatean, literaturaren bidez saharar herria jasaten ari den baliabide naturalen espoliazioa salatzen dutenak.
PARTE-HARTZAILEAK
Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute deialdi hau argitaratzen den egunean 18 urte beteta dituzten eta egoitza Euskadiko edo Nafarroako autonomia-erkidegoetan duten pertsona fisikoek. Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren pertsonentzako lehiaketa deialdia ere egingo da arabieraz. Partaide bakoitzak kategoria bakarrean jaso dezake saria.
BETEKIZUNAK
Lehiaketan parte hartzen duten kontakizunek jatorrizkoak eta norberak sortuak izan behar dute,
eta ez dira sarituak izan behar, ezta aurretik argitaratuak ere. Euskaraz zein gaztelaniaz aurkez
daitezke.
Pertsona bakoitzeko gehienez 3 kontakizun aurkez daitezke kategoria hauetako bakoitzerako:
Kontakizunen gehieneko luzera 6.500 karakterekoa izan behar da (espazioak eta puntuazioa barne).
GAIA
Lehiaketaren helburua, literaturaren eta kontakizun laburraren bidez, saharar herria jasaten ari den baliabide naturalen espoliazioa salatzea da. Espoliazio horrek lurrari, ekonomiari eta, batez ere, sahararren bizitza eta eskubideei eragiten die, dela lurralde okupatuetan, dela errefuxiatuen kanpamenduetan.
Helburu horrekin bat etorriz, edozein kategoria eta hizkuntzatarako, kontakizunaren gaiak zerikusia izan behar du Mendebaldeko Saharako ondasunen eta aberastasunen legez kanpoko ustiapenarekin.
KONTAKIZUNEN AURKEZPENA
Lan guztiak martxoaren 27ko 15:00ak arte bidal daitezke.