Jazzaldia 2026 - tokiko taldeen lehiaketa: Rodri Lauroba Group

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Otsailak 2
  • Jazzaldia 2026 - tokiko taldeen lehiaketa: Rodri Lauroba Group

Taldea Donostiako Musikene kontserbatorioan sortu zen, eta ikasle ohiez osatuta dago. Taldearen errepertorioaren barruan, taldekideek konposatutako pieza originalak daude, eta estandar batzuk ere jotzen dituzte. Kontzertuetan, musikariek elkarri eragiten diote melodiak inprobisatzearen bidez, musikak irekitzen duen bideari jarraitzen diote, eta entzuleak harrituta uzteko moduko une magikoak sortzen dituzte.

  • Rodri Lauroba (saxo tenorra)
  • Aitor Marimon (gitarra)
  • Iker Hernández (bateria)
  • Beltrán Del Álamo (baxua)
  • Raúl Pérez (pianoa)

Oharra: 

  • Doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.

Laburrean

Non