Bertsoaroa 2026: egitaraua

Pamplona/Iruña 2026(e)ko otsailaren 3(e)tik 2026(e)ko martxoaren 12(e)ra
  • Bertsoaroa 2026: egitaraua

Bertsoaroa programak hogeita hamabosgarren edizioari ekinen dio aurten, Iruñeko bertsolaritzaren indarraren erakusle diren zazpi ekimenekin. Jarduerak otsailaren 3tik aurrera programatu dira. Gazteek eta beteranoek elkar hartuko dute bi bertso jaialdietan, bertsolari gazteen emanaldian, bertso saio elektronikoan, bertso saio literarioan, haurrendako tailerrean eta zikloari amaiera emanen dion bertso afarian.

Jarduera guztiak doan dira, zikloa amaitzeko eginen duten bertso-afaria izan ezik, eta ez da izenik eman beharko, salbu eta haurrendako bertso-lantegian. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale elkarteak antolatu dute programa.

Otsailaren 27rako programatutako tailerra ere doakoa izanen da, nafarroa.sustapena@bertsozale.eus helbidean edo 948 14 37 47 telefonoan izena emanda.

BERTSOAROA 2026. EGITARAUA

  • BERTSO TRAMA

OTSAILAK 3, asteartea, 19:00etan, Kondestable Civivoxeko patioan

Sarrera librea lekua bete arte

Bertsolariak: Beñat Astiz, Ekain Tolaretxipia, Idoia Granizo, Izaro Bilbao, Jabi Lezaun eta Libe Goenaga

Gai-jartzailea: Iratxe Legarra eta Patxi Bueno

Bertsoaroak urtero, bere egitarauan, lekua egiten die bertsolari gazteei ere. Aurten ez da ezberdina izango, apustuari eutsiko zaio Bertso Trama formatuko saioarekin. Iratxe Legarra eta Patxi Bueno gai jartzaileek proposatutako istorioari bertsotan jarraitu beharko diete saioan izango diren bertsolariek.

  • BERTSO JAIALDIA

OTSAILAK 5, osteguna,19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan

(Iruñeko VI. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa ekitaldia)

Sarrera librea lekua bete arte

Bertsolariak: Eki Mateorena, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Maider Arregi, Sarai Robles eta Xabat Illarregi

Gai-jartzailea: Ander Aranburu

Bertsoaroaren 35. aldia da aurtengoa, eta ohikoa den bezala, lehen mailako bertso jaialdia izango dugu aurtengoan. Ander Aranburu arduratuko da gaiak jartzeaz, eta, haiei kantari arituko dira ibilibide ezberdinetako sei bertsolari. Otsailaren 5ean izango da saioa, Nafarroako Antzerki Eskolan, 19:00etan. Saioaren hasieran Iruñeko VI. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa egingo da, ekitaldi xume batean.

  • 1TZ4L1 3T4 P1ZTU

Bertso saio elektronikoa

OTSAILAK 12, osteguna, 19:00etan LABAn

Sarrera librea lekua bete arte

Musikariak: Aner Peritz eta Manex Pagola

Bertsolariak: Ekain Alegre, Ekhiñe Zapiain eta Haira Aizpurua

Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea

Zuzeneko musika elektronikoa eta batbateko bertsolaritzaren arteko elkarlana du abiapuntu Aner Peritz eta Manex Pagola musikariek dakarten planteamendu musikal berriak. Ainhoa Larretxeak jarritako gaiei jarraiki, bi diziplina orain arte bereiziak modu malgu eta librean pentsatzen, gorpuzten eta interpretatzen arituko dira hiru bertsolariak.

  • BERTSO JAIALDIA

OTSAILAK 19, osteguna,19:00etan, Txantreako Salestarren Zentro Komunitarioa

Sarrera librea lekua bete arte

Bertsolariak: Aitor Etxebarriazarraga, Aroa Arrizubieta, Eneko Lazkoz, Saats Karasatorre, Maddi Ane Txoperena eta Nerea Ibarzabal

Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo

Ohiko gisan, bigarren bertso jaialdi bat izango da, Txantreako Salestarren Zentro Komunitarioan. Oholtzan izanen dira puntako bertsolariak, ibilbide luzeagokoak eta gazteak, nafarrak eta beste herrialdeetakoak. Denen artean, egungo bertsolaritzaren berri eskainiko dute.

  • HEZUR BERRIAK

Musikaz lagundutako bertso saio literarioa

OTSAILAK 26, osteguna, 19:00etan Katakraken

Sarrera librea lekua bete arte

Musikariak: Ines Osinaga

Idazle eta gai-jartzailea: Ane Labaka

Bertsolariak: Alaia Matin eta Maialen Akizu

Ane Labakak 2025ean argitaratutako Hezur berriak poema liburua haurdunaldian zehar eta erdiondoko lehen hilabeteetan idatzitako testu txatalekin dago osatuta eta amatasunaren ertzez, anbibalentziez, kargez eta esanezinez dihardu. Beraz, aukera bat izan nahi du ama diren bertsolariekin batera hori dena oholtzaratzen saiatzeko. Saio honetan poema hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira.

  • BERTSO JASA, BAT-BATEKO JOLASA

Haurrentzako bertso tailerra

OTSAILAK 27, ostirala, 17:00etan, Iturramako Civivoxean

8-12 urte artekoentzat. Izen-ematea beharrezkoa, otsailaren 26ra arte, nafarroa@bertsozale.eus helbidean edota 948143747 telefonoan

Bertsolariak: Kattin Madariaga eta Xabier Terreros.

Bertsolaritzaren ohiko zirkuituan eskaintzen diren bertso-saioak publiko helduentzako sortuak dira, eta erabiltzen diren esamoldeak, hiztegia, gaiak eta orokorrean, komunikazio modua publiko helduari bideratua dago. Bertso Jasa, bat-bateko Jolasa haur eta gaztetxoez osatutako publikoari zuzendutako bertso-saioak dira.

Haurrek jolas eta ariketen bitartez gaiak eta egoerak proposatzen joango dira, eta modu horretan, bertso saioa osatuko dute bi bertsolariek. 8 eta 12 urte arteko haurrentzako.

  • BERTSO AFARIA

MARTXOAK 12, osteguna, 21:00etan, Herriko Tabernan

*Sarrerak 25 eurotan salgai bertsosarrerak.eus atarian

Bertsolariak: Ane Zuazubiskar, Joanes Illarregi eta Onintza Enbeita

Gai-jartzaileak: Ainhoa Larretxea eta Ander Aranburu Hirugarren aldiz, aurten ere, modu ezinhobean emango diogu amaiera Bertsoaroari; bertso afariarekin. Iruñeko Herriko Tabernan izango da afaria. Bertsosarrerak.eus webgunean erosi daitezke sarrerak (urtarrilaren 28tik aurrera), 25 euroan, eta bertan kontsultatu daiteke menua ere.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko otsailaren 3(e)tik 2026(e)ko martxoaren 12(e)ra
  • LekuaPamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan (bertso afaria izan ezik)
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Pamplona/Iruña

Non