Ana Galarraga eta Petti: "Frankenstein agurgarria"

Bermeo 2026(e)ko Otsailak 7
  • Ana Galarraga eta Petti: "Frankenstein agurgarria"

Frankenstein agurgarria gutun baten irakurketa da. Victor Frankensteini zuzendutako gutunarena, zehazki.

Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatziale eta kultura-zaleak sortu du testua, kezka zientifiko, etiko, feministak eta literarioak txirikordatuz, eta Juan Luis Perez Mitxelena Petti musikariaren ahots eta kantuen laguntzarekin errezitatzen du.

Frankenstein liburua gutun bat da, berez. Eta, emanaldian, gutunaren formatuak zuzenean ikusleei hitz egiteko aukera ematen du:

Zein dira zientziaren mugak? Aurreikusi gabeko ondorioak daudenean, norena da ardura? Zer pisu dute,oraindik, erruak eta damuak? Zergatik ukatzen zaio aitortza Mary Shellyri? Lurpera liteke iragana? Nor da munstroa?

Hartu Frankenstein liburua (Mary Shelley, 1818). Atera erraiak.

Nahasi esperimentu zientifikoekin, Despentesen pentsamenduarekin, gorpuekin eta hildakoen bihotzekin. Gehitu etika eta astindu feminismoarekin.

Jantzi Pettiren musikarekin.

Entzun Ana Galarragaren eta bien ahots eta gorputzetatik.

  • Ekitaldi-mota: errezitaldi musikatua
  • Hizkuntza: euskara
  • Iraupena: 60 minutu

 

Mareak

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko Otsailak 7
  • Ordutegia12:30
  • LekuaArrantzaleen Museoa
    Ertzila Dorrea
    Bermeo
    Web
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Arrantzaleen Museoa, Bermeo

Non