Bisita gidatua: "Igaralde baserria eta errota"

Legazpi 2026(e)ko otsailaren 7(e)tik 2026(e)ko otsailaren 28(e)ra
  • Bisita gidatua: "Igaralde baserria eta errota"

LARUNBATERO OGIAREN TXOKOA

Igaralde baserria edo Ogiaren Txokoa Legazpiko Brinkola auzo zoragarrian dago kokatuta. Tibur Agirre da Igaralde Goikoa baserriko jabea, eta bera izango da gure gidaria ogiaren elaborazio tradizionalaren prozesuan. Hazia ereitetik hasita, uztaroa, erabilitako tresnak, irina nola ateratzen den, orea nola egiten den eta labean nola egosten den erakutsiko digu.

Aldi berean, euskal baserritarren bizimodua ezagutuko dugu, eta XVI. mendeko errota bat bisitatuko dugu. Tiburrek martxan jarriko ditu errota eta egurrezko labea.

Oso bisita egokia da, familian egun ahaztezina igarotzeko.

lenbur.com

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko otsailaren 7(e)tik 2026(e)ko otsailaren 28(e)ra
  • Ordutegia16:30
  • LekuaIgaralde, Ogiaren Txokoa
    Igaralde-Goena Auzoa. Brinkola Auzoa, z/g
    Legazpi
    Web
  • Zenbatekoa4 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Igaralde, Ogiaren Txokoa, Legazpi

Non