Eibarko Inauteriak 2026: egitaraua

Eibar 2026(e)ko otsailaren 7(e)tik 2026(e)ko otsailaren 17(e)ra
  • Eibarko Inauteriak 2026: egitaraua

Eibarko 2026ko inauteriak otsailaren 7tik 17ra bitartean ospatuko dira, eta jarduera-programazio zabal bat egongo da, musika, dantza eta tradizioa uztartzen dituzten  proposamenekin.  Udalak, herriko elkarteekin batera, egitarau zabal bat diseinatu du eta herritarrak gonbidatu nahi ditu jaietan aktiboki parte hartzera.

Jaiak otsailaren 7an (larunbata) hasiko dira, Kezka Dantza Taldeak antolatzen dituen koko-dantzekin. Errebalen 8:30ean bildu, eta gero Mandiola eta Otaola-Kiñarra auzoetan ibiliko dira 9:00etatik 14:00etara; 18:30ean, Errebalen, koko-mokoen dantzak eta abestiak izango dira Mauxitxa Txarangarekin, eta kalez kale ibiliko dira Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Calbeton eta Plaza Barriatik, eta berriz ere Errebalen amaituko dute, 21:15ean. Koko-dantzetan parte hartzeko entseguak otsailaren 5ean (osteguna) egingo dira 19:00etatik 22:00etara, Errebal plazan, eta mozorroak ere han banatuko dira.

Otsailaren 12an (Eguen Zuri), 15:15ean kalejira egingo da eskoletako taldeekin; 17:00etan, Jainagaren trikitilariak musika joka ibiliko dira Urkizutik Untzagara; aldi berean, Untzagan, erromeria egingo da Lisker taldearekin eta makillaje- eta maskara-tailerrak, Astixaren eskutik. 19:00etan mozorro-lehiaketa izango da Galiziaren Etxean.

Otsailaren 13an (Barixakua), kaldereroren kalejira egingo da Urkizutik Untzagaraino. Bertan parte hartuko dute Kezka Dantza Taldeak, …eta kitto! elkarteak, Txolartek, Ustekabe fanfarreak, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako trikitilariek, Lagun taldeak, Untzagako zentro sozialeko koruak, Kaleetan kantuz-ek eta Jainagaren Trikitixa Eskolak. 20:30ean, Eibarko Klub Deportiboko leihotik, Aratosteetako pregoia egingo da, …eta kitto! elkarteak eta Kezka Dantza Taldeak antolatuta. Otsailaren 14an (Zapatua), 12:30ean, kuadrillen kalejira hasiko da Eibarko kaleetatik (Untzaga, Calbeton, Bidebarrieta, Zuloagatarren, Toribio Etxebarria), eta Untzagan amaituko da, Ustekabe eta Sin juicio fanfarreek lagunduta. Izen-ematea zabalik egongo da otsailaren 11ra arte. Halaber, photocalla egongo da Untzagan, 12:30etik 14:30era; puzgarriak Errebalen 16:30etik 19:30era, eta txokolatada 18:30ean. Txikientzat, berbena egingo da Untzagan 19:00etatik 21:30era, BADA GIRO taldearekin; eta kuadrilla, taberna eta kartelen sari-banaketa 19:30ean egingo da. Gainera, musika-giroak jarraitu egingo du Latuna Bando txarangarekin, eta 23:30etik aurrera berbena egingo da BADA GIRO taldearekin.

Otsailaren 15ean (Domeka), kalejira egingo da 11:00etan Usartza Txistulari Bandarekin, eta 17:00etan playback lehiaketa izango da umeentzat Untzaga plazan, …eta kitto! Elkarteak antolatuta, eta eguna amaitzeko DJ Arnoren emanaldia egongo da 18:30ean, plaza berean.

Otsailaren 17an (Martitzena), Astixak antolatutako haur-jolasak izango dira Untzagan 17:00etatik 18:30era, eta gero sardina txikiaren entierrua, Jainagaren trikitilariekin.

eibar.eus

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2026(e)ko otsailaren 7(e)tik 2026(e)ko otsailaren 17(e)ra
  • LekuaEibar
  • Ikusi agenda Eibar

Non