Irunek motorrak berotzen jarraitzen du aurtengo Inauteriei begira. Jaien aurreko asteburuan, Kaldereroak eta Iñudeak eta Artzaiak izango dira protagonista, eta gainera, Trikipoteoa eta Diana Berezia egongo dira ere bai hiriko erdiguneko kaleak dinamizatzeko.
Kaldereroak eta Iñudeak eta Artzaiak
Larunbatean, otsailak 7, berrikuntza batekin emango zaie hasiera jaiei: Trikipoteoa 12:00etatik aurrera Alde Zaharreko kaleetan, Euskal Jiraren eskutik, kaleko animazio handiagoa eskaintzeko helburuarekin.
Arratsaldean, ohi bezala, Kaldereroen Konpartsak, Irungo Atsegiña Elkartearekin batera, hiriko erdiguneko kaleetan zehar desfilatuko du 19:00etatik aurrera, Alberto Anguera plazatik abiatuta San Juan plazaraino. Bertan, besteak beste, Kemen Dantza Taldeak dantzaldia eskainiko du.
Festak igandean, otsailaren 8an, jarraituko du, 08:30ean, Irungo Txistulari Taldearen Diana Bereziarekin. Hauek Inauteriekin zerikusia duten hainbat doinu berreskuratuko dituzte.
Ondoren, Iñudeak eta Artzainen konpartsa abiatuko da, Eraiki Dantza Taldearekin. 12:00etatik aurrera, Santiago kaletik, hiriko erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu, Luis Mariano kalean amaitzeko. Ibilbidean zehar, Jostallu eta Gauerdi txarangek parte hartuko dute eta Udal Kontserbatorioko ikasleek ere parte hartuko dute Zabaltza plazan egiten diren dantzaldietan. Aipatzekoa da aurten, lehen aldiz, Ondare Elkarteko erraldoiek ere parte hartuko dutela, aurten 15. urteurrena betetzen baitute.
Inauterien erakusketa Amaia KZn
Gogoraraztekoa da Amaia KZ erakustaretoan bi erakusketa egongo direla otsailaren 17ra arte:
--
Kaldereroen konpartsa
KALDEREROEN KONPARTSA Alberto Anguera plazatik irtengo da, Irungo Atsegiña elkartearekin. Oiartzun, Hondarribia, Zubiaurre, Geltoki kalea, Colon Ibilbidea, Foru karrika eta Nagusi kaletik igaro ondoren, San Juan plazara iritsiko da.
Iñude eta Artzainen konpartsa
IÑUDE ETA ARTZAINEN Konpartsa Santiago karrikatik irtengo da, Eraiki Dantza Taldearekin. Eskola kalea, Eliza kalea, San Juan plaza (atseden bat), Kale Nagusia, Foru karrika, Colon ibilbidea, Zabaltza plaza (hemen dantza emanaldia eskainiko dute Udal Kontserbatorioaren Musika Bandarekin) igaro ondoren, Luis Mariano kalean amaituko da.