Gasteizko Inauteriak 2026: egitaraua

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko otsailaren 10(e)tik 2026(e)ko otsailaren 17(e)ra
  • Gasteizko Inauteriak 2026: egitaraua

Gasteizek otsailaren 10etik 17ra ospatuko ditu 2026ko Inauteriak, ekitaldi jendetsuz betetako agendarekin. Jaien egitaraua 29 konpartsen aurkezpenarekin hasiko da (iazko kopuru berbera). Otsailaren 10ean, asteartean, izango da, Goiuri Jauregian, 18:30ean. Bi egun geroago, hilaren 12an, ostegunean, Ostegun Gizenean hasiko dira Inauterietako ekitaldiak. 18:15ean, hiriko kaleetan zehar abesbatzek kalejira egingo dute eta, bertan, Udal Folklore Akademiako, Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioko eta Arabatxo Haur Abesbatzen Arabako Federazioko abesbatzek, musikariek eta dantzariek parte hartuko dute. Ibilbidea Probintzia plazan amaituko da, 19:30ean, eta ia 300 neska-mutileko taldeak abesti tradizionalen errepertorioa joko du elkarrekin. Hauek izango dira abesti horietako batzuk: ‘Ala kinkiri, Axun klan klan eta Mozorro jaio nintzen’ eta José Antonio Fernándezen ‘Jueves de Lardero’ abesti arabarra.

Hurrengo egunean, 20:00etan, Foru plazan, Indarra kultur elkartearen ‘Museotik plazara, iruditik dantzara! ‘ikuskizunaren txanda izango da.

Hala, gasteiztarren egun handira iritsiko gara: Inauterietako larunbatera (otsailak 14). Egun horretan ateratzen dira mozorroak kalera. Goizean, 13:00etan, Gasteizko Margolarien Kalejira iritsiko da Geltoki plazatxotik Andre Maria Zuriaren plazaraino. Margolariek K de Calle antzerki-konpainia, Titania Teatro konpainia eta Biotzatarrak eta Indarra fanfarreak izango dituzte alboan. Kalejira amaitzeko, Inauterietarako gonbidapena egingo da Arka plazan, eta Ibiltariari mozorroa jarriko diote.

Arratsaldean, aldiz, Inauterietako konpartsen lehen desfilea egingo da, 18:00etan. Iparralde gizarte-etxetik atera eta ibilbide hau egingo du: Legutianoko Atea, Bilbo plaza eta Frantzia, Bake, Ortiz de Zarate eta Florida kaleak. Aurten, 6.979 pertsona aterako dira guztira.

Egunari amaiera emateko, DJ Xaiborrek musikarekin girotuko du Plaza Berria 19:30etik aurrera. Geroago, toki berean, 23:00etik 02:00etara bitartean, Akerbeltz taldeak dantzaldia eskainiko du. Aldi berean, 21:30etik 23:30era bitarte, Skapaie taldearen eskutik, Elektrotxarangak hiriko erdiguneko kaleak girotuko ditu.

Inauterietako bigarren desfilea izango da igandeko, otsailaren 15eko, ekitaldi nagusia. 12:00etan hasiko da eta bezperako ibilbide bera egingo du.

Inauterietako asteartean, Sardinaren Ehorzketa tradizionalarekin amaituko da 2025eko Inauterietako egitaraua (otsailaren 17an). 18:00etatik aurrera, Joselu Anayak taldeak jarriko du musika Plaza Berrian, eta 20:00etan segizioa eta sardina erretzeko ekitaldia egingo dira Inauteriei amaiera emateko. Sardina Udalak San Martinen dituen bulegoetan (Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25) egongo da ikusgai otsailaren 9tik aurrera.

 


Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2026(e)ko otsailaren 10(e)tik 2026(e)ko otsailaren 17(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non