"Ikusi eta Ikasi" 2026

Bilbao 2026(e)ko otsailaren 12(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 22(e)ra
  • "Ikusi eta Ikasi" 2026

Ikusi eta ikasi programak 0 eta 9 urte bitarteko haurrentzako eta haien familientzako 64 saio eskainiko ditu Bilboko auzo ezberdinetan zehar otsailetik maiatzera bitartean, familian euskara sustatzeko helburuarekin.

  • Programa:
    • Ikusi eta Ikasi ALTZOAN:
      • 2024eta 2025 urteetan jaiotako haurrak eta familiako kide bana. 
      • Euskararen Lorategia: Familian egiteko abesti eta jolasa errazak giro goxoan.
    • Ikusi eta Ikasi FAMILIAN:
      • Ipuin jolasak: 2022 eta 2023an jaiotako haurrak eta familiako kide bana.
      • Elkarrekin antzezten eta jolasten: 2020 eta 2021ean jaiotako haurrak eta familiako kide bana.
      • Sukaldaritza: 2017, 2018 eta 2019an jaiotako haurrak eta familiako kide bana.
      • Ikuskizunak: Amama irrifarreen ondarea, Smile, Nai Malabarista, Zaintzaren dantza.
  • Hizkuntza: Euskara. Ikuskizunak eta tailerrak euskara hutsean izango dira. 
  • Parte-hartzaileak: Bilbon erroldatutako eta 2017- 2025 urteen bitartean jaiotako haurrak eta beraien familiak.
  • Izen-ematea: 
    • Aurretiaz izena ematea ezinbestekoa da tailerretan eta ikuskizunetan parte hartu ahal izateko. 
    • Urtarrilaren 15ean goizeko 09:00etan hasiko da izen-emate aldia eta urtarrilaren 29an amaituko da 24:00etan.
    • Gurasoak edo tutoreak egin behar du izen-ematea. 
    • Gehienez ere 3 seme-alabaren izena eman daiteke.
    • Ikuskizunetara pertsona heldu bat joango da haurrarekin.
    • Lehentasunen edo gustuen arabera nahi adina tailer aukeratu ahal izango dira, nahiz eta gerora, agian, ez duzuen guztietara joateko aukera izango; denon parte-hartzea bermatzen saiatuko gara.
  • Plaza lortzea: urtarrilaren 30ean zozketa egingo da izena eman dutenen artean eta hurrengo egunetan mezu elektroniko bat jasoko dute plaza eskuratu duten ala ez jakiteko. Plazarik lortu ezean, itxarote zerrendara igaroko dira.

Ikusi eta Ikasi 2025: "Altzoan" 

Ikusi eta Ikasi 2025: Ikuskizunak

Ikusi eta Ikasi 2025:  "Familian" 

 
Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Jaialdia (haurrentzat)
  • Data 2026(e)ko otsailaren 12(e)tik 2026(e)ko maiatzaren 22(e)ra
  • LekuaBarrutietako udaltegiak
    Bilbao
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bilbao

Non